XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NAFARROAKO ABERTZALEEN BATASUNIK EZ HANBAT AGERI

Koldo Amezketak goraki adi-arazten du Nafarroako PNB-tar ohi gehienek ezin dezatela onart inposatu nahi deieten Gestora.

960 afiliatu ba omen dira orotarat eta ez du uste 70 bilduko direla horren inguruan.

Iduriz, organizatuko dira kondenatuak eta beha egonen gauza xuxent diten artio.

Agian ulertuko dute zenbaitek errexkiago hausten dela batasuna egiten den baino.

Argia aldixkarian, Eugenio Arraiza-k buruzagien manatzeko eskubidea berexten du heien gaitasunetik.

Aita batek badu ba izaitez bere seme baten punitzeko dretxoa, bainan neurri batean bakarrik, gisa berean alderdi batean buruzagiek behar lukete jakin neurritan egoiten, kidekoak basaki erabili gabe.